jueves, 14 de abril de 2016

POLONIAKO BIDAIA





           

Duela aste batzuk elkartruke batean parte hartzeko aukera izan genuen, Poznan izeneko hiri bateko ikasle batzuekin. Interkanbio honen helburu nagusia, besteen kultura ezagutzea eta ingeleraz jardutea zen batik bat, baina baita jende berria ezagutzea eta ondo pasatzea.


Gure bidaia martxoak 29 an hasi zen, atsaldeko 6 etan zehazki, Tolosatik abiatu ginen bezain laiter alegia. Autobusean igaro genuen arratsalde guztia, baita gaua ere. Autobusean 3 egun egin behar genituen lo Poznanera iritsi arte eta Poznanera iritsi aurretik Berna eta Praga ikusteko aukera izan genuen.

Bernara goiz goiz iritsi ginen eta bertan lehenik eta behin, denok batera gauzarik ospetsuenak ikusi genituen eta eguerdi aldean bakoitza bere kabuz ibili zen. Hori egiten genuen bisitatutako leku guztietan.


Maiatzak 1 ean Poznanea iritsi ginen arte. 5 egun igaro genituen gure interkanbioko kidearekin, eta bertan gauza desberdinak egiteko aukera izan genituen, paintbol, billar edota bolera bezelako jarduerak esate baterako.

Poznanetik atera bezain laister Berlinera abiatu ginen. Berlinera iritsi eta egin genuen lehenengo gauza Mc Donalds bat bilatzen izan zen denak gosez hiltzen ari ginen eta. Bazkaldu ondoren, saltoki-gune batean sartu ginen gauzak erosteko asmoz eta segituan denen kreditu-txartelak beherakada nabarmena eduki zuten. Erosketak gauzatu bezain laister denak autobusera abiatu ginen, Paris gure zain zegoen eta.

Esaten denez, Paris maiteminduen hiria da eta nola ez gure taldeko bikote guztiak ederki aprobetxatu zuten Eiffel dorrean argazkia ateratzeko. Beste guztiok Paris osoa gurutzatu genuen eta Eiffel dorrera igotzeko aukera izan genuen, eta horrela hiri zoragarri hura ikusteko aukera izan genuen. Geltoki guztietan bezala, erosketak ere egin genituen, eta erosketa egiten geuden bitartzean taldeko bi mutilek futbolari bat aurkitu zuten ( nola ez,berarekin argazkia atera zuten…).


Parisetik 7ak aldera atera ginen eta gainerako bidaiai guztia autobusean pasatu genuen Tolosa iritsi ginen arte. Bidaia nekagarria izan zen baina zoragarria, errepikatzeko modukoa. Espero dugu, laister horrelako beste bidai izugarri bat egiteko aukera izatea.

Elkartruke honen gauzarik hoberena, bertako jendea eta beraien kultura ezagutzeko aukera zoragarria izan da. Bidaia honetatik pertsonalki gehien gustatu zaiguna, aquapark-a izan da. Gutxiena gustatu zaiguna berriz , bertako janaria eta jatorduak izan dira gehienbat.
           
             


No hay comentarios:

Publicar un comentario