jueves, 14 de abril de 2016

PANAMA, DIRU BELTZAREN PARADISUA



Panamako albistea, lehergailu bat izan da gizartearentzat . Pertsona anonimo bati esker eta mundu osoko kazetari desberdinen ikerketa lanei esker, 11.5 milioi paper argitara atera dira eta hainbat famatu akusatzen dituzte B.E.Z.A ez ordaindu eta enpresa "ofshore" batean dirua edukitzeagatik. Baina Panamako enpresa hauek ez dira ezerezetik sortu, akusatuek abokatu enpresa baten laguntza izan dute kontu hauek iritzeko.

Adituen esanetan, hau guztia ordenagailuko arazo baten erruz izan zen. Antza denez, enpresa batek abokatu enpresaren posta elektronikoko informazioa ahalbidetu zuen. Hortaz, informazio hau Alemaniako kazetarien laguntza handiarekin, mundu guztian jakinaraztea lortu zen.

Akusatuak, gezurretako izen batekin "ofshore" enpresak, hau da mugimendurik gabeko enpresak sortzen zituzten eta bere familikoak, lagunak enpresa horren buru jartzen zituzten. Egun hauetan, telebistan milaka eta milaka izen agertzen ari dira horien artean; Pedro Almodovar, zine zuzendaria, Juan Carlos errege ohiaren arreba, Lionel Messi  futbolaria, 
bere aita eta beste abar... izan dira paper hauetako protagonistak.



      Mario Conde gai honetan nagusienetako bat izan da. Berak bere diru guztia zortzi leku desberdinetan zituen gordeta eta pixkanaka Espainiara ekartzen hasi zen. Epaileak Conde eta bere abokatua kartzelara sartzea erabaki du.Bere seme-alabak ere dirua lagundu zioten ekartzen ondorioz, bere semeak Mario eta Alejandara ere atxilotu dituzte.

     
 Beti esaten dugu munduan zehar dirua gaizki sakabanatua dagoela, batzuk asko eta beste batzuk gutxi dutela. Eta egia da, horrelako kasuak argitara aterata ondoriozta daiteke mundu osoan dagoen lotsagarritasuna. Pertsona batzuk  ez daukate bere seme-alabei jaten emateko, fakturak eta B.E.Z.-a ordaintzeko eta aldiz beste batzuek asko daukatenean ez dute ordaintzen.  Benetan justua al da egoera hau? Benetan aldatuko al da egoera hau ala horrela jarraituko dugu?  


     
 Izenak, enpresak, akusatuak... milaka eta milaka informazio atera da kazetari esker. Informazio honen atzean, milaka eta milaka pertsona egon dira   ikertzen, eta oraindik ere badaude  jendearen trapu zaharrak argitara ateratzen. Inoiz jarri al gara pentsatzen kazetaritza egongo ez balitz , nola jakingo genukeen hau guztia?. Kazetaritza ez balego, ez genukeen sekula hau jakingo eta ez genukeen munduan beste aldean zer gertatzen den jakingo.








No hay comentarios:

Publicar un comentario